Nokia N86 8MP - Pantailako adierazleak

background image

Pantailako adierazleak

Telefonoa GSM sare batean erabiltzen ari da (sareko

zerbitzua).

Telefonoa UMTS sare batean erabiltzen ari da

(sareko zerbitzua).

Mezularitzako Sarrera ontzia karpetan irakurri

gabeko mezu bat edo gehiago dauzkazu.

Mezu elektroniko bat jaso duzu urruneko

postontzian.

Irteera ontzia karpetan bidali beharreko mezuak

daude.

Galdutako deiak dituzu.

Tonu mota Isilik gisa ezarrita dago eta mezuen eta

posta elektronikoaren abisuak itzalita daude.

Programatutako profil bat aktibatuta dago.

Telefonoaren teklatua blokeatuta dago.

Alarma bat aktibatuta dago.

Bigarren telefonoko linea erabiltzen ari da (sareko

zerbitzua).

Telefonoak jasotako dei guztiak beste zenbaki

batera desbideratzen ari dira (sareko zerbitzua).

Telefonoko bi linea aktibo badituzu, zenbaki batek

aktibo dagoena erakutsiko dizu.

Telefonoa hari gabeko LAN edo UMTS (sareko

zerbitzua) bati konektatuta dago eta Interneteko dei

baterako prest dago.

Aurikular bateragarriak telefonora konektatuta

daude.

FM transmisorea aktibo dago baina ez da

transferitzen ari.

FM transmisorea aktibo dago eta

transferitzen ari da.

Telebistarako irteera kable bateragarri bat

telefonora konektatuta dago.

Testu telefono bateragarri bat telefonora

konektatuta dago.

Datu dei bat aktibo dago (sareko zerbitzua).
GPRS datu pakete konexio bat aktibo dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa atxikia dagoela

adierazten du eta ikurrak konexioa erabilgarri

dagoela.

EGPRSrekin bateragarria den sarearen zati batean

datu pakete konexio bat aktibo dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa atxikia dagoela

adierazten du eta ikurrak konexioa erabilgarri

dagoela. Ikonoek sarean EGPRS eskuragarri dagoela

adierazten dute, baina telefonoak ez du zertan EGPRS

erabili beharrik datuak transferitzeko.

26

Zure gailua

background image

UMTS datu pakete konexio bat aktibo dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa atxikia dagoela

adierazten du eta ikurrak konexioa erabilgarri

dagoela.

High-speed downlink packet access (HSDPA)

sarbidearekin bateragarria da eta aktibo dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa atxikia dagoela

adierazten du eta ikurrak konexioa erabilgarri

dagoela.

Telefonoari hari gabeko LAN konexioak bilatzeko

agindu diozu, eta badago hari gabeko LAN konexio bat

erabilgarri (sareko zerbitzua).

Hari gabeko LAN konexio bat aktibo dago

kodeketa erabiltzen duen sare batean.

Hari gabeko LAN konexio bat aktibo dago kodeketa

erabiltzen ez duen sare batean.

Bluetooth konexioa aktibatuta dago.

Datuak Bluetooth konexioa erabiliz bidaltzen ari

dira. Adierazleak dardara egiten duenean, telefonoa

beste batekin konektatzen saiatzen ari dela esan nahi

du.

USB konexio bat aktibo dago.

Sinkronizatzen ari da.

GPS aktibo dago.