Deskonektatuta profila
Lineaz kanpo profila aktibatzeko, sakatu pizteko tekla
eta hautatu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpo profilari esker telefonoa erabiltzen jarrai
dezakezu, hari gabeko sare zelularrera konektatzeko
beharrik gabe. Lineaz kanpo profila aktibatzen
denean, hari gabeko sare zelular konexioa itzaltzen da,
seinale adierazleak erakutsi bezala: . Irrati
frekuentzia (RF) seinale guztiak gailutik eta gailura eta
sare zelularrera galarazita daude. Sare zelularra
erabiliz mezuak bidaltzen saiatuz gero, Irteera ontzi
karpetan gordeko dira beranduago bidaltzeko.
28
Zure gailua
Lineaz kanpo profila aktibatuta dagoenean, telefonoa
SIM txartelik gabe erabil daiteke.
SIM txartela bere lekuan ez badago, telefonoa
deskonektatuta profilean abiaraziko da.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da
deirik egin edo jaso, ezta haririk gabeko sare estaldura
eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili ere. Hala
ere, zure telefonoan ezarritako larrialdi zenbaki
ofizialera dei liteke ere. Deiak egin ahal izateko,
lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero,
telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar da.
Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu blokeatzeko
kodea.
Deskonektatuta profila aktibatu ondoren, hari gabeko
LAN konexioa erabil daiteke, adibidez, posta
elektronikoa irakurtzeko edo Internet arakatzeko.
Bluetooth konexioa ere erabil daiteke deskonektatuta
profila aktibatuta dagoenean. Gogoratu segurtasun
baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla hari
gabeko LAN edo Bluetooth konexio bat ezarri edo
erabiltzerakoan.
Beste profil batera aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta
aukeratu beste profil bat. Telefonoak hari gabeko
transmisioak gaituko ditu (seinalerik iristen bada).