Nokia N86 8MP - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatutako telefonoa (E)GSM 850, 900,

1800, 1900 eta UMTS 900, 1900, 2100 sareak telefonoan

erabiltzeko onetsita dago. Sareei buruzko informazio

gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete

eta tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta

legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright

eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta

bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo

birbidaltzea galarazita egon liteke.
Gailuak zenbait konektibitate metodo ditu. Ordenagailuek

bezalaxe, telefonoak ere birusak eta bestelako eduki

kaltegarriak jaso ditzake. Mezu, konektibitate eskaera,

bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta

erabili software kaltegarriaren aurkako segurtasuna eta

babesa ematen duten iturri fidagarrietako zerbitzuak eta

softwarea soilik, esaterako, Symbian aplikazioak edota

Java Verified™ froga gainditu dutenak. Zure telefonoan eta

hari konektatutako edozein ordenagailutan birus

kontrako edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea

gomendatzen da.

Garrantzitsua: Telefonoak antibirus aplikazio

bakarra onartzen du. Antibirus aplikazio bat baino

gehiago izanez gero, errendimenduan eta

funtzionamenduan eragina izan lezake edo baliteke

telefonoak funtzionatzeari uztea.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta

laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure telefonoaren

bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko

aukera izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude

Nokiarekin afiliatuta eta Nokiak ez du hauen inolako

ardurarik bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea

erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea

gomendatzen da.

Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik

erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu

telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak

interferentziarik edo arriskurik sor badezake.
Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta

Excel-en (Microsoft Office 2000, XP, eta 2003) funtzio

orokorrak onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak ezin

dira ikusi edo aldatu.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren

segurtasun-kopiak egin edo informazio hori idatziz

gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren

erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko

xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu

bateraezinik.
Baliteke gida honetako irudiak eta telefonoaren pantailan

agertzen direnak desberdinak izatea.

9

Se

gu

rtasuna