Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile
baten harpidedun izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera
ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok
zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska
dezakete. Sareko zerbitzuak erabiltzean datu-
transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera
zure hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-
transmisio tarifak ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak
zer kostu aplikatuko den azal dezake. Zenbait sarek sareko
laguntza behar duten funtzioak erabiltzeko moduan
eragiten duten murrizketak izan ditzakete, TCP/IP
protokoloetan funtzionatzen duten eta hizkuntzaren
araberako karaktereak dituzten WAP 2.0 protokoloak
(HTTP eta SSL) bezalako teknologia zehatzak esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera
ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan
agertuko. Telefonoak menuaren izenak, menuaren
ordena eta ikonoak bezalako elementuak pertsonaliza
daitezke.