Segurtasuna
Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez
betetzea arriskutsua edo legez kanpokoa izan daiteke.
Informazio gehiago behar izanez gero,
erabiltzailearen gida osoa irakurri.
MODU SEGURUAN PIZTU
Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak
erabiltzea debekatuta baldin badago edo
interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA
GARRANTZITSUENA
Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko
orduan, eskuak beti libre eduki autoa
gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean
kontuz ibiltzea da garrantzitsuena.
INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak
jasan ditzakete, eta horrek telefonoaren
jarduna kaltetu dezake.
DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete.
Hegazkinetan eta medikuntzako tresneria,
erregai, produktu kimiko edo leherketen
arriskua duten guneen inguruan telefonoa
itzali.
KRISTALEZKO ZATIAK
Telefonoaren aurrealdeko estalkia kristalezkoa
da. Kristal hori hauts daiteke telefonoa objektu
gogor batekin topatzen bada edo kolpe
gogorren bat jasotzen badu. Kristala hautsiz
gero, ez ukitu telefonoaren kristalezko zatiak
eta ez saiatu telefonoko kristalezko zatiak
kentzen. Utzi telefonoa erabiltzeari
baimendutako zerbitzuko langileek kristala
ordeztu arte.
ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu edo
konpondu dezakete telefonoa.
OSAGARRIAK ETA BATERIAK
Osagarri eta bateria onartuak soilik erabili
behar dira. Ez konektatu produktu bateraezinik.
URAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zure telefonoak ez du urarekiko
erresistentziarik. Lehor manten ezazu.
Oharra: Telefonoaren gainazalak ez du nikelik
nikeleztaketetan. Telefono honen gainazalak altzairu
herdoilgaitza dauka.
8
Se
gu
rtasuna