Nokia N86 8MP - Telefonoa zaintzea

background image

Telefonoa zaintzea

Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko

produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo

proposamen hauek garantiaren estaldura babesten

lagunduko dizute.

Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak

eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek,

zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak

izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera

bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri

baino lehen.

Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez

betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri

elektronikoak honda daitezke.

Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo

altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailu

elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu

eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.

Telefonoa tenperatura hotzetik bere tenperatura

normalera iristen denean, barruan hezetasuna sor

daiteke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak

honda ditzake.

Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den

modu batean zabaltzen saiatu.

Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu

edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz

gero, barruko zirkuituen plakak eta atal

hauskorrenak apur daitezke.

Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,

disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa

170

Pr

od

uktu- eta segurta

sun-info

rm

azioa

background image

garbitzeko. Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia

telefonoaren azala garbitzeko.

Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal

mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia

galarazi dezake.

Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako

ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko

antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua

hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat

suposa ditzakete.

Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire

librean.

Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-

kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak,

esaterako.

Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen

etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta

ken iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,

kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat.