Holograma autentikatu
1.
Hologramaren etiketa
begiratzerakoan, Nokiaren esku
elkartuen ikurra ikusi beharko
litzateke angelu batetik eta
Nokia Original Enhancements
logotipoa bestetik.
2.
Holograma ezkerrera,
eskuinera, gora eta behera
okertzean, 1, 2, 3 eta 4 puntu
ikusi beharko lirateke alde
bakoitzean hurrenez hurren.
Hurrengo urratsak zuzentasunez
bete arren, ezin da bateria egiazkoa
dela guztiz ziurtatu. Bateriaren
jatorria ezezaguna bada edo
edozein arrazoirengatik Nokiaren holograma duen
bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, ez ezazu
erabili eta eraman ezazu hurbilen duzun Nokia
zerbitzu-gunera edo zerbitzu-hornitzailearengana
laguntza eskatzeko.
Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, zoaz
www.nokia.com/battery helbidera.