Nokia N86 8MP - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren

informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.

Telefono honekin erabili beharreko bateria BL-5K da.

Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri

izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo

bateriek emandako energiarekin erabili behar da:

AC-10. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina

izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe

ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira: E,

EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke,

baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta

egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak

badira, bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik

Nokiak onartutako bateriak eta kargatu bateria Nokiak

zure telefonorako diseinaturiko kargagailu

homologatuekin soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria

luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada

kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere

konektatu egin beharko da bateria kargatzen has

dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,

kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik

egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti

telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez

bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez

utzi guztiz kargatutako bateriarik kargagailura

konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena

168

Pr

od

uktu- eta segurta

sun-info

rm

azioa

background image

labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili

gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria

15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso

altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna

murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza

duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.

Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero

azpiko tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra

sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat,

klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal

positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen

baditu. (horiek banda metalikoen antza dute

baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat

eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan

zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo

konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin

daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko

arauak bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota

etxeko gainerako hondakinekin batera.
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu,

deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak.

Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa

azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti

urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz

medikuarengana.

Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu

objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur

edo beste likidoren batean murgildu edo busti.

Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako

bakarrik erabili. Bateriaren erabilera okerrak sute,

leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.

Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor

batera bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko

balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera

erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta

dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure bateria umeen

eskuetatik urrun mantendu.