Nokia N86 8MP - Mapen ikuspegi orokorra

background image

Mapen ikuspegi orokorra

Hautatu

Menua

>

Mapak

.

Ongi etorri Mapetara.
Mapak aplikazioak gertu dagoena erakusten dizu, zure

ibilbidearen plangintza egiten lagunduko dizu eta joan

nahi duzun tokira gidatuko zaitu.

Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.

Aurkitu zure bidea pausoz pausoko jarraibideen

bidez.

Sinkronizatu zure kokapen eta ibilbiderik

gogokoenak zure telefonoaren eta Ovi Mapak

Interneteko zerbitzuaren artean.

Begiratu eguraldiaren iragarpena eta tokiko beste

informazio batzuk, eskuragarri badaude.

Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-

fitxategiak, gidak edo trafikoaren informazioa

deskargatzean datu kopuru handiak transmititzen dira

(sareko zerbitzua).
Baliteke zerbitzu batzuk eskuragarri ez egotea

herrialde guztietan, eta hizkuntza batzuetan bakarrik

eskaintzea. Zerbitzu horiek sarearen mende egon

daitezke. Informazio gehiagorako, jarri zerbitzu-

hornitzailearekin harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean

zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu

telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari

buruzko informazioa eta bestelako zerbitzuak

Nokiarekin zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu

dituzte. Baliteke informazioa guztiz osatua eta zehatza

ez izatea, eta eskuragarritasunaren araberakoa izango

da. Ez sekula informazio honetaz eta erlazionatutako

zerbitzuez soilik fida.