Ikusi zure kokapena eta mapa.
Aukeratu
Menua
>
Mapak
eta
Nire kokapena
.
GPS konexioa aktibatuta dagoenean,
aukerak zure
uneko edo azken kokapen ezaguna markatuko du
mapan. Ikonoaren koloreak ahulduta badaude, GPS
seinalerik ez dago eskuragarri.
Zelularreko IDan oinarritutako kokapena bakarrik
badago eskuragarri, kokapeneko ikonoaren alboan
ikusiko duzun halo gorriak zure eremu orokorra
adieraziko dizu. Kalkuluaren zehaztasuna handitu egin
ohi da biztanle kopuru handiko eskualdeetan.
83
Nokia Mapak
Mapan zehar mugitu — Erabili nabigazio tekla.
Besterik zehaztu ezean, mapa iparraldera zuzenduta
dago.
Ikusi zure uneko edo azken kokapen ezaguna —
Sakatu 0.
Handiagotu edo txikiagotu — Sakatu * edo #.
Zure telefonoan gordeta ez dauden mapen eremua
arakatzen baduzu eta datuen konexioa aktibo baduzu,
mapa berriak automatikoki deskargatuko ditu.
Maparen estaldura desberdina da herrialdearen eta
eskualdearen arabera.