Deskargatu eta eguneratu
mapak
Nokia Map Loader aplikazioa deskargatu eta
ordenagailu bateragarrian instalatu ahal izateko, joan
hona: www.nokia.com/maps, eta jarraitu argibideak.
Aholkua: Gorde mapa berriak zure gailuan
bidaiari ekin aurretik, mapak atzerrira
bidaiatzean Interneteko konexiorik gabe
arakatu ahal izateko.
Nokia Map Loader aplikazioa erabili aurretik, Mapak
aplikazioko mapak gutxienez behin arakatu beharko
dituzu zure telefonoan.
Deskargatu mapak Nokia Map Loader
aplikazioarekin.
1.
Konektatu telefonoa ordenagailu bateragarrira
Bluetooth konexio bidez edo USB kable bateragarri
bat erabilita. Datuen kablea erabiltzen ari bazara,
aukeratu PC Suite USB konexio metodo gisa.
2.
Ireki Nokia Map Loader zure ordenagailuan.
3.
Zure telefonorako mapa bertsio berria edo ahots
fitxategi berria eskuragarri badago, datuak
eguneratzeko eskatuko dizu.
4.
Aukeratu kontinentea eta herrialdea. Herrialde
handiek hainbat azpi-mapa izan dezakete; hori
dela eta, behar dituzun mapak deskarga ditzakezu.
5.
Aukeratu mapak, eta deskargatu eta instalatu zure
telefonoan.