FM transmisorea
FM transmisorea
FM transmisorearen eskuragarritasuna herrialdearen
araberakoa da. Gida idazterako garaian, FM
transmisorea Europako herrialde hauetan erabil
zitekeen: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria,
Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Estonia,
Finlandia, Herbehereak, Irlanda, Islandia,
Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia,
Portugal, Suedia, Suitza, Turkia eta Txekiar
Errepublika. Informazio eguneratua eta Europaz
kanpoko herrialdeen zerrenda ikusteko, zoaz
www.nokia.com/fmtransmitter helbidera.
FM transmisorearekin, gailuan gordetako abestiak FM
irrati bateragarri baten bidez entzun ditzakezu,
adibidez, autoko irratiaren edo etxeko ekipo
estereoaren bidez.
Transmisorearen frekuentziaren tartea 88.1 eta 107.9
MHz bitartekoa da.
FM transmisorearen funtzionamendu distantzia 2
metrotakoa da gehienez (6,5 oin). Transmisioak
interferentziak izan litzake oztopoak direla eta, hala
nola, hormak, beste gailu elektronikoak edo irrati-kate
publikoak. FM transmisoreak interferentziak eragin
ditzake frekuentzia berean funtzionatzen duten
hurbileko FM irratietan. Interferentziak saihesteko,
76
Musika
bilatu libre dagoen FM frekuentzia irrati hartzailean FM
transmisorea erabili aurretik.
Telefonoko FM transmisorea eta FM irratia ezin dira aldi
berean erabili.