Testu iragarlea sartu
1.
Testu iragarlea aktibatzeko edo desaktibatzeko,
sakatu azkar # birritan. Honela telefonoko editore
guztietan aktibatzen edo desaktibatzen da testu
iragarlea..
ikurrak testu iragarlea aktibatuta
dagoela adierazten du.
2.
Nahi den hitza idazteko, sakatu 2-9 teklak. Teklak
behin bakarrik sakatu letra bakoitzeko.
3.
Hitza idatzitakoan, zuzena bada, joan eskuinera
baieztatzeko edo sakatu 0 zuriunea gehitzeko.
Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz tekla
konbinazioarekin bat datozen hiztegiko hitzak
ikusteko.
Hitzaren ondoren ? karakterea bistaratzen bada,
hitza ez dago hiztegian. Hitz bat hiztegian
gehitzeko, hautatu
Letreiatu
, idatzi hitza
(gehienez 32 karaktere) ohizko idazketa modua
erabiliz eta hautatu
Ados
. Hitza hiztegira gehitzen
da. Hiztegia beteta dagoenean, hitz berriak hitz
zaharrena ordezten du.
Idatzi hitz konposatu baten lehen zatia, baieztatu eta
joan eskuinera. Idatzi hitz konposatuaren bigarren
zatia. Hitz konposatua osatzeko, sakatu 0 zuriune bat
gehitzeko.