Mezularitzako ikuspegi
nagusia
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
(sareko zerbitzua).
Mezu bat idazteko, aukeratu
Mezu berria
.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin
eta berriz idatzi behar ez izateko, erabili Nire
karpetak ataleko Txantiloiak karpetan dauden
testuak. Txantiloiak sor eta gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
●
Sarrera ontzia
— Jasotako mezuak hemen
gordetzen dira, mezu elektronikoak eta informazio
zerbitzuko mezuak izan ezik.
●
Nire karpetak
— Antolatu zure mezuak
karpetetan.
●
Postontzi berria
— Konektatu urrutiko
postontzira mezu elektroniko berriak
berreskuratzeko edo aurretik jaitsitakoak
konektatu beharrik gabe ikusteko.
●
Zirriborroak
— Bidali ez diren zirriborroak
hemen gordetzen dira.
●
Bidalitakoak
— Bidalitako azken mezuak
hemen gordetzen dira, Bluetooth bidez bidalitako
mezuak izan ezik. Karpeta honetan gordetzen den
mezuen kopurua alda daiteke.
●
Irteera ontzia
— Bidali gabeko mezuak irteera
ontzian gordetzen dira, adibidez, zure telefonoa
sarearen estalduratik kanpo dagoenean.
●
Txostenak
— Sareak bidalitako testu eta
multimedia mezuen bidalketa txosten bat
bidaltzeko aukera eskaintzen du (sareko zerbitzua).