
Mezu irakurtzailea
Mezu irakurtzailearekin testua, multimedia, audio
mezuak eta mezu elektronikoak entzun ditzakezu.
Mezu irakurtzailearen ezarpenak Ahotsa aplikazioan
aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Hiztuna
.
Hasierako pantailan mezu berriak edo mezu
elektronikoak entzuteko, eduki sakatuta ezkerreko
aukeraketa-tekla Mezu irakurtzailea irekitzen den arte.
106
Mezularitz
a

Sarrera ontziko mezuak edo postontziko mezu
elektronikoak entzuteko, hautatu mezu bat eta
Aukerak
>
Entzun
. Edozein tekla sakatu irakurketa
gelditzeko.
Erreprodukzioa eteteko edo berrekiteko, sakatu
nabigazio-tekla. Hurrengo mezura joateko, sakatu
nabigazio-tekla eskuinera. Uneko mezua edo mezu
elektronikoa errepikatzeko, sakatu nabigazio-tekla
ezkerrera. Aurreko mezura joateko, sakatu nabigazio-
tekla ezkerrera birritan. Bolumena egokitzeko, mugitu
gurpila gora edo behera.
Uneko mezu edo mezu elektronikoa testu formatuan
eta soinurik gabe ikusteko,
Aukerak
>
Ikusi
aukeratu.