Bateria kargatzea
Bateria partzialki kargatuta dator fabrikatik. Baliteke
aurretik bateria kargatzea beharrezkoa ez izatea.
Gailuak karga baxua dela adierazten badu, egin
hurrengoa:
Kargatze arrunta
1.
Konektatu bateria hormako
hartune batera.
2.
Konektatu kargagailua
telefonora. USB konektorearen
ondoko kargatzearen argizko
adierazlea piztuta dago bateria
kargatzen den bitartean.
3.
Gailuak bateria guztiz kargatuta
dagoela adieraztean,
deskonektatu kargagailua
gailutik eta ondoren hormako
hartunetik.
Ez duzu bateria denbora zehatz
batean zehar kargatu behar, eta kargatzen den
bitartean erabil dezakezu. Bateria guztiz deskargatuta
baldin badago, kargatzailearen ikurra pantailan
agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Deskonektatu kargagailua entxufetik
erabiltzen ari ez bada. Entxufera konektatutako
kargagailu batek argi-indarra gastatzen du,
telefonora konektatuta ez badago ere.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat
eskuragarri ez duzunean. USB bidez kargatzerakoan,
telefonoa kargatu bitartean ere datuak transferi
ditzakezu.
1.
Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure
telefonora USB kable bateragarri batekin.
USB bidezko kargatzearen eraginkoratsuna oso
ezberdina izan daiteke. Hainbat kasutan, baliteke
kargatzea hasteak eta gailuak funtzionatzen
hasteak denbora luzea eramatea.
2.
Gailua piztuta dagoenean, USB moduaren aukeren
artean hautaketa egin dezakezu gailuaren
bistaratzean.
bideo dei aktiboak eta abiadura handiko datu
konexioa bezalakoak aplikazioaren eragiketan zehar,
telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau normala
izaten da. Telefonoa ongi ez dabilela irudituko
balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.
15
Le
he
n urratsak