
Aurikularrak
Aurikular bateragarriak konekta ditzakezu telefonora.
Baliteke kable modua aukeratu behar izatea.
Zenbait aurikular bi zatitan datoz, urrutiko kontrol
unitatea eta aurikularrak. Urrutiko kontrol unitateak
mikrofonoa eta deiak egin edo amaitzeko teklak,
bolumena egokitzeko teklak eta musika edo bideoak
erreproduzitzeko teklak dauzka. Aurikularrak urrutiko
kontrol unitatearekin erabiltzeko, konektatu unitatea
telefonoko Nokia AV konektorean eta, ondoren,
konektatu aurikularrak unitatera.
Abisua: Aurikularrak erabiliz
gero, kanpotik datozen zaratak
entzuteko gaitasuna galdu
dezakezu. Ez erabili aurikularrak zure
segurtasuna arriskuan jar
badezakezu.
Irteera seinala igortzen duen
produkturik ez konektatu, gailua
kalte bailezakete. Ez ezazu tentsio
iturririk konektatu Nokia AV
Connector-era.
Nokiak telefono honekin erabiltzeko
onartu ez duen entzungailu edo bestelako gailu
osagarriren bat Nokia AV Connector-era
konektatzerakoan, ahots mailei arreta berezia ipini.