Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan
zerbitzu hornitzailearekin.
●
Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea
(PIN) — Kode honek zure SIM txartela baimenik
gabeko erabileraren aurka babesten du. PIN kodea
20
La
guntza bila
tzea
(4-8 digitu) SIM txartelarekin eskaini ohi da. PIN
kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea
blokeatu egingo da eta PUK kodea behar izango
duzu desblokeatzeko.
●
UPIN kodea — Kode hori USIM txartelarekin jaso
dezakezu. USIM txartela SIM txartelaren bertsio
hobetua da eta 3G telefono mugikorrek onartzen
dute.
●
PIN2 kodea — Kode hori (4-8 digitu) SIM txartel
batzuekin dator eta beharrezkoa da zure telefonoko
funtzio batzuetara sartu ahal izateko.
●
Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo-
kodeak zure gailua erabilera baimendu gabearen
kontra babesten lagunduko dizu. Kode lehenetsia
12345 da. Kodea sor eta alda dezakezu eta zure
telefonoak kodea eska dezan ezar dezakezu. Kode
berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik
urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, telefonoak laguntza teknikoa
beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta
telefonoko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Nokia
Care gunearekin edo telefonoaren banatzailearekin.
●
Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2
kodea — Kode horiek (8 digitu) blokeatutako PIN
edo PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoak dira.
Kodeak SIM txartelarekin jaso izan ezean, jarri
harremanetan zure telefonoko SIM txartelaren
sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
●
UPUK kodea — Kode hori (8 digitu) blokeatutako
UPIN kodea aldatzeko beharrezkoa da. Kodea USIM
txartelarekin jaso izan ezean, jarri harremanetan
zure telefonoko USIM txartelaren sareko zerbitzu-
hornitzailearekin.
●
IMEI (International Mobile Equipment Identity)
zenbakia — Zenbaki hori (15 edo 17 digitu) GSM
sarean baliozko gailu identifikatzeko erabiltzen da.
Besteak beste, lapurtutako gailuak blokea daitezke
sarean sar ez daitezen. Zure telefonoaren IMEI
zenbakia bateriaren azpian aurki daiteke.