Softwarea zure ordenagailuaren
bidez eguneratu
Nokia software egiaztatzailea telefonoaren softwarea
eguneratzeko ordenagailurako aplikazio bat da.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko, ordenagailu
bateragarri bat, Interneterako banda zabaleko
sarbidea eta telefonoa ordenagailura konektatzeko
USB datu-kable bateragarri bat behar dituzu.
Informazio gehiagorako eta Nokia Software Updater
aplikazioa deskargatzeko, ikus www.nokia.com/
softwareupdate helbidea.