Software eguneratzeei buruz
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta
larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta
telefonoa berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea
eguneratu aurretik.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate
handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu
ondoren, baliteke eguneratutako aplikazioen
argibideak erabiltzailearen gidan edo laguntzetan
eguneratuta ez egotea.