Software eguneratzeak zuzenean
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
SW update
.
Software eguneratzea erabiliz (sare zerbitzua), zure
gailuarentzako aplikazioen eguneratze eskuragarriak
bila ditzakezu, eta horiek gailuan deskargatu ere bai.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate
handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta
larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta
telefonoa berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea
eguneratu aurretik.
19
La
guntza bila
tzea
Gailuaren softwarea edo aplikazioak Aplikazio
eguneratzea erabiliz eguneratu ondoren, baliteke
erabiltzaile gidako deskargatutako aplikazioen
jarraibide funtzionalak edo laguntzak eguneratuta ez
izatea.
Hautatu
Aukerak
eta hurrengoetatik:
●
Ekin eguneratzeari
— Eguneratze eskuragarriak
deskargatu. Deskargatu nahi ez dituzun eguneratze
jakinei marka kentzeko, hautatu eguneratzeak
zerrendan.
●
Update via PC
— Eguneratu gailua ordenagailu bat
erabiliz. Aukera honek Ekin eguneratzeari aukera
ordezkatzen du eguneratzeak bakarrik Nokia
Software Updater ordenagailu bidezko aplikazioa
erabiliz eskuragarri daudenean.
●
Ikusi xehetasunak
— Eguneratze baten inguruko
informazioa ikusi.
●
Ikusi eguneratz. historia
— Ikusi aurreko
eguneratzeen egoera.
●
Ezarpenak
— Aldatu ezarpenak, eguneratzeak
deskargatzeko erabilitako sarbide lehenetsia,
esaterako.
●
Ezespena
— Ikusi Nokia lizentziaren kontratua.