irudiak eta deietarako testua
Kontaktu talde baterako dei tonua ezar dezakezu, eta
irudia eta dei testua kontaktu baterako. Kontaktuak
deitzen zaituenean, telefonoak aukeratutako tonua
joko du eta dei testua edo irudia agertuko da (deitzen
duen pertsonaren telefono zenbakia agertzen bada eta
zure telefonoak ezagutzen badu).
Kontaktu edo kontaktuen talde batentzako dei-tonu
bat zehazteko, hautatu kontaktua edo kontaktuen
taldea,
Aukerak
>
Dei tonua
eta dei-tonua.
Kontaktu baten deietarako testua zehazteko, hautatu
kontaktua eta
Aukerak
>
Dei testua gehitu
. Idatzi
deietarako testua eta hautatu
Ados
.
Telefonoaren memorian gordeta dagoen kontaktu bati
irudi bat esleitzeko, hautatu kontaktua,
Aukerak
>
Gehitu irudia
eta Argazkiak ataleko irudiren bat.
Tonua ezabatzeko, aukeratu
Lehenetsitako tonua
tonuen zerrendan.
Kontaktu baten irudia ikusi, aldatu edo ezabatzeko,
hautatu kontaktua,
Aukerak
>
Irudia
eta nahi duzun
aukera.