WLANari buruz
Haririk gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabiltzeko,
sareak zauden tokian eskuragarri egon behar du eta
telefonoak WLANera konektatuta egon behar du.
WLAN batzuk babestuta daude eta zerbitzu-
hornitzailearen sarbide-gako bat behar duzu
konektatzeko.
Oharra: Frantzian, WLAN gune itxietan soilik
erabil daiteke.
WLAN erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzioak
erabiltzen diren bitartean atzealdean funtzionatzen
dutenek, bateria gehiago behar dute, bateriaren
bizitza murriztuz.
Telefonoak hurrengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
●
IEEE 802. 11b/g estandarra
●
Funtzionamendua 2,4 GHz-ra
●
Kabledun pribatutasun baliokidea (WEP) 128 bit-
rainoko gakoekin, Wi-Fi sarrera babestua (WPA) eta
802.1x autentifikazio-metodoak. Funtzio hauek
sareak onartzen baditu soilik erabil daitezke.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN
konexioaren segurtasuna hobetzeko, kodeketa-
metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe sartzeko
arriskua murrizten du.