Gailuak uztartzea
Hautatu
Menua
>
Tresnak
>
Konektibitat.
>
Bluetootha
.
Ireki uztartutako gailuen fitxa.
Uztartu aurretik, erabaki zein izango den zure gakoa
(1-16 digitu) eta jarri ados beste gailuaren
erabiltzailearekin gako bera erabiltzeko.
Erabiltzailearen interfazea ez duten gailuek, gako
finkoa dute. Gailuak lehen aldiz konektatzean bakarrik
beharko duzu gakoa. Bikoteak egin ondoren, konexioa
baimendu ahal izango duzu. Uztartzeak eta konexioa
baimentzeak konexioa azkartzen eta errazten du,
konexioa egiten duzun bakoitzean ez duzulako
baimendu beharko.
SIMera urrutitik sartzeko gakoak 16 digitu izan
beharko ditu.
Urruneko SIM moduan, zure telefonoaren SIM txartela
osagarri bateragarriekin erabil dezakezu.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM moduan egonez
gero, osagarri bateragarri bakarra, autorako kita esate
baterako, erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean, telefonoak ezin
izango du deirik egin, programatutako larrialdiko
zenbakietara izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM modutik atera
behar duzu lehendabizi. Telefonoa blokeatuta badago,
aurrena desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
56
Konektagarrita
suna
1.
Hautatu
Aukerak
>
Gailu berria uztartu
. Gailuak
inguruan bilatuko ditu Bluetooth gailuak. Aurrez
Bluetooth konexioa erabiliz datuak bidali badituzu,
aurreko emaitzen zerrenda agertuko zaizu.
Bluetooth gailu gehiago bilatzeko, hautatu
Gailu
gehiago
.
2.
Aukeratu konektatu nahi duzun gailua eta idatzi
pasahitza. Beste gailuan pasahitz bera adierazi
behar da.
3.
Zure telefonoaren eta beste gailuaren arteko
konexioa automatikoa izan dadin, hautatu
Bai
.
Konektatzen saiatzen zaren bakoitzean konexioa
eskuz baieztatzeko, hautatu
Ez
. Uztartu ondoren,
beste gailua uztartutako gailuen orrian gehituko
da.
Bikoteari ezizen bat emateko, hautatu
Aukerak
>
Esleitu izen laburra
. Ezizena zure gailuan ikusiko da.
Uztartze bat ezabatzeko, hautatu ezabatu nahi duzun
gailuaren uztartzea eta
Aukerak
>
Ezabatu
. Uztartze
guztiak ezabatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezabatu
guztiak
. Gailu batekin konektaturik bazaude eta gailu
honekin uztartzea bertan behera uzten baduzu,
uztartzea amaituko da eta konexioa etengo da.
Uztartutako gailu bati zure telefonora automatikoki
konektatzen uzteko, aukeratu
Baimendutzat ezarri
.
Zure gailuaren eta bestearen arteko konexioak zure
ezagutzarik gabe egin daitezke. Ez da behar
bakoitzaren onarpenik edo baimenik. Erabili aukera
hori soilik zure gailuekin, adibidez, aurikular edo
ordenagailu bateragarriekin edo fidagarria den
norbaiten gailuekin Beste gailuen konexio eskaerak
aldiro onartu badituzu, aukeratu
Baimnd. gabetzat
ezarri
.
Bluetooth bidezko audio osagarri bat erabiltzeko,
adibidez Bluetooth eskulibrekoa edo aurikularrak,
zure telefonoa eta osagarria uztartu behar dituzu.
Pasahitza eta argibide gehiagorako, ikus osagarrien
erabiltzailearen gida. Audio osagarria konektatzeko,
piztu osagarria. Zenbait audio osagarri automatikoki
konektatzen dira. Bestela, ireki uztartutako gailuen
fitxa, hautatu osagarria eta
Aukerak
>
Konektatu
audio gailura
.