Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko
konexioak ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin)
dauden gailu elektronikoen artean. Bluetooth
konexioarekin irudiak, bideoak, testuak, enpresa-
txartelak eta egutegiko oharrak bidal daitezke, edo
hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste
gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-
uhinak erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta
besteek ez dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi
gailuak elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea
54
Konektagarrita
suna
besterik ez da beharrezkoa. Halere, konexioan
interferentziak egon daitezke hormengatik edo beste
gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke
martxan aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara
konektatuta badago, aldi berean fitxategiak beste
gailu bateragarri batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria
da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu:
Markatze sareen profila (DUN), Object Push profila
(OPP), fitxategi transferentzia profila (FTP),
mugikorren profila (HFP), entzungailuen profila (HSP),
oinarrizko irudigintza profila (BIP), urruneko SIM
sargune profila (SimAP), gailu identifikazio profila (DI),
kontaktuetarako sargune profila (PBAP), audio/bideo
banaketa orokorraren profila (GAVDP), urruneko
kontroleko audio/bideo profila (AVRCP), audio
banaketa aurreratuaren profila (A2DP). . Bluetooth
teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili
behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak
ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria
indar gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren
iraupena murrizten dute.