GPS konexio bat sortzeko
gomendioak
Telefonoak satelite seinalerik aurkitzen ez badu,
ondorengoak kontutan izan:
●
Leku estali batetan bazaude, zeru irekira joan
seinale hobea jasotzeko.
●
Kanpoaldean bazaude, leku zabalago batetara
mugitu.
●
Eskuek GPS antena estaltzen ez dutela egiaztatu.
●
Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen
indarrean eragin dezake.
●
Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak)
dituzte eta satelitearen seinalea blokea dezakete.
79
Ko
kap
ena
(GPS)
Satelitearen seinalearen egoera egiaztatu
Zure gailuak zenbat satelite aurkitu duen jakiteko, eta
gailuak satelite seinaleak jasotzen dituen jakiteko,
hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
GPS datuak
eta
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Gailuak sateliteak aurkitu
baditu, satelite bakoitzeko
barra bat agertuko da satelite
informazioaren bistan.
Zenbat eta barra luzeagoa
izan, are eta indartsuagoa
izango da satelite seinalea.
Gailuak zure kokapenaren koordenak kalkulatzeko gai
izateko datu adina jaso duenean satelite seinaletik,
barraren kolorea aldatuko da.
Hasteko, gailuak seinaleak behintzat lau satelite
ezberdinetatik jaso beharko ditu zure kokapenaren
koordenatuak kalkulatzeko gai izateko. Behin
hasierako kalkulua eginda, baliteke posible izatea zure
kokapenaren koordenatuak kalkulatzea hiru satelite
soilik erabiliz. Hala ere, doitasuna normalean hobea
izango da satelite gehiago aurkitzen denean.