Nokia N86 8MP - GPS datuak

background image

GPS datuak

Aukeratu

Menua

>

Aplikazioak

>

GPS datuak

.

GPS datuen aplikazioa, ibilbide baterako jarraibide

zehatzak, uneko kokapenari buruzko informazioa,

bidaiako informazioa, helmugarainoko gutxi

gorabeherako distantzia eta bidaiaren iraupena

eskaintzeko diseinatuta dago.
GPS koordenatuak gradutan eta gradu hamartarrean

adierazten dira eta nazioarteko WGS/84 koordenatu

sisteman oinarrituta daude.
GPS datuak erabiltzeko, hasieran telefonoko GPS

hartzaileak gutxienez 4 sateliteren seinalea jaso behar

du kokapenaren koordenatuak kalkulatzeko.

Hasierako kalkulua egin ondoren, baliteke ondorengo

koordenatuak hiru sateliteen seinalearekin bakarrik

kalkulatu ahal izatea. Halere, zenbat eta satelite

gehiago aurkitu, orduan eta hobea izango da

zehaztasuna.