Kamera
Kamera
Zure Nokia N86 8MP-k kamera bi ditu. Kamera nagusia,
bereizmen handikoa, gailuaren atzeko aldean dago.
Bigarren kamerak bereizmen gutxiago du eta aurreko
aldean dago. Bi kamerak erabil ditzakezu argazkiak
egin eta bideoak grabatzeko.
Zure telefonoak 3264 x 2448 pixel (8 megapixel)
pixeleko bereizmena duten irudiak onartzen ditu. Gida
honetan irudiaren bereizmena modu ezberdinean azal
daiteke.
Argazkiak eta bideoklipak Argazkietan gordetzen dira.
Egindako argazkiak JPEG formatuan daude. Bideoak
MPEG-4 formatuan gordetzen dira .mp4 luzapenarekin
edo 3GPP formatuan .3gp luzapenarekin (partekatze
kalitatea).
Ikus "Bideo kameraren ezarpenak"43.
Argazki eta bideo berrientzako memoria libratzeko,
adibidez, fitxategiak PC bateragarri batetara transferi
ditzakezu USB kable bateragarri batekin eta fitxategiak
telefonotik ezabatu. Telefonoak memoria beteta
dagoenean informatuko dizu. Orduan uneko biltegian
memoria libra dezakezu edo erabiltzen ari den
memoria aldatu.
Argazkiak eta bideoak bidaltzeko hainbat aukera
dituzu, hala nola, multimedia mezuak, mezu
elektronikoak (eranskin gisa) edo bestelako konexio
moduak, Bluetooth konektibitatea edo hari gabeko
LAN konexioa, esaterako. Lineako album batera ere igo
ditzakezu.