Tresna-barra aktiboa
Tresna-barra aktiboak lasterbideak eskaintzen dizkizu
argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurreko
eta ondorengo ezarpenentzako eta elementuentzako.
Tresna-barrako elementu bat hautatzeko, zoaz
elementura eta sakatu korritze-tekla. Tresna-barra
aktiboa noiz pantailaratuko den ere zehaztu daiteke.
Tresna-barra aktiboaren ezarpenak lehenetsietara
itzuliko dira kamera itxi ondoren.
Argazki bat atera edo bideo klip bat grabatu aurretik
eta ondoren, tresna-barra aktiboa ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Erakutsi tresna barra
. Tresna-barra
aktiboa behar duzunean soilik ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Ezkutatu tresna barra
. Tresna-barra
aktiboa ezkutatuta dagoenean pantailaratzeko,
sakatu korritze-tekla. Tresna-barra 5 segundoz
pantailaratuko da.
Besterik adierazi ezean, ez dira lasterbide guztiak
eskuragarri izango. Tresna-barran lasterbideak
gehitzeko eta kentzeko, hautatu
Aukerak
>
Pertsonaliz. tresna-barra
.
Aukeratu tresna-barra aktibotik:
Aldatu bideo modura.
Aldatu argazki modura.
Aukeratu eszena.
Itzali bideoaren argia (bideo moduan soilik).
Piztu bideoaren argia (bideo moduan soilik).
Aukeratu flash modua (argazkietan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazkietan soilik).
Aktibatu sekuentzia modua (argazkietan soilik).
Aukeratu kolore efektua.
34
Kam
era
Doitu zurien balantzea.
Doitu esposizio konpentsazioa (argazkietan soilik).
Doitu zehaztasuna (argazkietan soilik).
Doitu kontrastea (argazkietan soilik).
Doitu argiarekiko sentikortasuna (argazkietan
bakarrik).
Aktibatu panorama modua.
Ikurrek uneko ezarpena adierazten dute.
Ateratako argazkia gordetzeko denbora gehiago behar
da zooma, argia edo kolorea aldatuz gero.