Argazkiak ateratzea
Argazkiak ateratzerakoan kontutan izan:
●
Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.
●
Zooma erabilitako argazkien kalitatea zoomik
gabeko irudiena baino okerragoa da.
●
Kamera bateria aurrezte modura aldatuko da aldi
batetan teklarik sakatzen ez bada. Argazkiak
ateratzen jarraitzeko, sakatu argazkiak ateratzeko
tekla.
Argazki bat ateratzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
1.
Kamera bideo moduan badago, hautatu argazki
modua tresna barra aktiboan.
2.
Fokatzea blokeatzeko, sakatu argazkiak ateratzeko
tekla erdiraino (kamera nagusian bakarrik, ez dago
eskuragarri paisaia edo kirol eszenetan). Fokatzea
blokeatutakoan, adierazle berdea azalduko da
pantailan. Fokatzea ez bada blokeatu, adierazle
gorria azalduko da. Askatu argazkia ateratzeko
tekla eta sakatu berriro erdiraino. Fokatzea
blokeatu gabe ere atera daitezke argazkiak.
3.
Argazkiak ateratzeko, sakatu
argazkiak ateratzeko tekla. Ez
mugitu telefonoa argazkia
gorde eta irudia pantailan
azaldu arte.
Argazkiak ateratzerakoan
fokatzea gerturatzeko edo
urrutiratzeko, sakatu gailuaren
zoom tekla.
Aurreko kamera aktibatzeko, hautatu
Aukerak
>
Erabili bigarren kamera
. Argazkia ateratzeko, sakatu
korritze tekla. Gerturatu edo urrutiratzeko, mugitu
gora edo behera.
Kamera bigarren planoan irekita utzi eta beste
aplikazioak erabiltzeko, sakatu menu tekla. Kamerara
itzultzeko, sakatu eta eutsi sakatuta argazkiak
ateratzeko tekla.