Nokia N86 8MP - Argazki onak ateratzeko gomendioak

background image

Argazki onak ateratzeko

gomendioak

Argazkien kalitatea

Argazki kalitate egokiena erabili. Kamerak

argazkientzako kalitate ugari ditu. Kalitate handiena

erabili kamerak ahal duen argazkirik onena ateratzen

duela ziurtatzeko. Halere, kontutan izan kalitate

handiak tamaina handiagoa behar duela. Argazkiak

multimedia mezu (MMS) batean edo mezu elektroniko

bateko eranskin gisa bidali nahi badituzu, baliteke

MMS mezularitzarako egokitutako argazki kalitate

baxuena erabili behar izatea. Kalitatea kameraren

ezarpenetan zehazten da.

Ikus "Argazki kameraren

ezarpenak"41.

Hondoa

Hondo soil bat erabili. Erretratuak eta jendea agertzen

den argazkiak ateratzerakoan, hondo konplexu eta

beteak saihestu, arreta aurpegietan ezartzeko. Kamera

mugitu edo hondoa aldatu baldintza hauek betetzen

ez badira. Kamera objektura gerturatu argazki

garbiagoak ateratzeko.

Sakonera

Paisaiak eta eszenak ateratzerakoan, lehen planoak

objektuak ezarri, argazkiei sakontasuna gehitzeko.

Lehen planoko objektua gertuegi badago, baliteke

gandutsu ateratzea.

Argi baldintzak

Argiaren jatorria, indarra, eta norabidea aldatzeak

eragin handia izango du zure argazkian. Hauek dira

argi baldintza arrunt batzuk:

Argiaren jatorria gaiaren atzean. Saia zaitez gaia

argi iturri indartsu baten aurrean ez jartzen. Argi

iturria gaiaren atzean badago edo pantailan

azaltzen bada, argazkiak kontraste gutxi edukiko

du, ilunegia izan daiteke eta nahi ez diren argi

efektuak eduki ditzake.

39

Kam

era

background image

Argia gaiaren alboan. Alboko argiak efektu

dramatikoa eskaintzen du baina gogorregia izan

daiteke eta baliteke kontraste gehiegi izatea.

Argi iturria gaiaren aurrean. Eguzkiaren argiak gaia

begiak ixtera bultza dezake. Kontrastea ere

handiegia izan daiteke.

Argi baldintza onena argi barreiatu eta leuna

dagoenean da, adibidez, egun lainotuetan edo egun

eguzkitsu batetan, zuhaitzen itzaletan.