Etxeko sarearen ezarpenak
Argazkiak atalean gordetako multimedia fitxategiak
beste UPnP gailu bateragarriekin eta DLNA ziurtapena
duten gailuekin hari gabeko LAN (WLAN) bidez
partekatzeko, interneteko WLAN sarbide puntua sortu
eta konfiguratu behar duzu eta, gero, etxeko sarearen
ezarpenak konfiguratu behar dituzu Etxeko gailuak
aplikazioan.
Etxeko sareari buruzko aukerak ez daude eskuragarri
aplikazioetan Etxeko gailuak aplikazioa konfiguratu
arte.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Etx. media
.
Etxeko gailuak aplikazioa lehenengo aldiz
erabiltzerakoan, konfigurazio laguntzailea irekiko da
eta telefonoarentzako etxeko sarearen ezarpenak
zehazten lagunduko dizu. Konfigurazio laguntzailea
beranduago erabiltzeko, hautatu
Aukerak
>
Jarri
morroia abian
, eta jarraitu argibideak.
PC bateragarri bat zure sarera konektatzeko,
ordenagailuan dagokion softwarea instalatu behar
duzu. Softwarea telefonoarekin lortutako CD-ROM edo
DVD-ROM batetan dago, edo internetetik ere deskarga
dezakezu Nokiaren webguneko laguntza orrietan.
Ezarpenak konfiguratu
Etxeko sarearen ezarpenak konfiguratzeko,
Aukerak
>
Ezarpenak
aukeratu eta hauetatik:
●
Etxeko sarguena
— Etxeko sarean konektatzen
zaren bakoitzean, gailuak etxeko sargunea eska
dezan ezartzeko, hautatu
Beti galdetu
. Etxeko
sarea erabiltzean automatikoki erabiliko den
sargune berri bat zehazteko, hautatu
Sortu berria
.
Zure etxeko sarearen WLAN segurtasun ezarpenak
gaituta ez badaude, segurtasun abisu bat jasoko
duzu. Jarraitu eta WLAN segurtasuna beranduago
aktiba dezakezu; edo sarbide puntuaren ezarpena
ezezta dezakezu eta aurrena WLAN segurtasuna
aktibatu.
●
Gailuaren izena
— Telefonoarentzako izen bat
idatzi, izen hau etxeko sareko beste gailu
bateragarriei erakutsiko zaie.
●
Hona kopiatu
— Hautatu kopiatutako multimedia
fitxategiak gordetzeko memoria.