Etxeko sarea
Etxeko sarea
Zure telefonoa Universal Plug and Play (UPnP)
gailuarekin bateragarria da eta Digital Living Network
Alliance (DLNA) konpainien aliantzaren ziurtapena du.
. Hari gabeko LAN (WLAN) sargunea duen gailu edo
router bat erabil dezakezu etxeko sarea sortzeko.
Ondoren WLAN sarera konekta daitezkeen UPnP gailu
bateragarriak konekta ditzakezu sarera. Zure telefono
mugikorra, ordenagailu bateragarria, soinu sistema
edo telebista izan litezke bateragarriak, edo soinu
sistemari edo telebistari konektatutako hari gabeko
multimedia hartzaile bateragarria, baita ere.
Zure telefono mugikorreko multimedia fitxategiak,
beste UPnP gailuekin eta etxeko sarea erabiltzen duten
DLNA ziurtapena daukaten gailu bateragarriekin
partekatu eta sinkroniza ditzakezu. Etxeko sareko
funtzioa aktibatzeko eta ezarpenak kudeatzeko,
hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Etx. media
. Etxeko
sareko gailuetako multimedia fitxategiak zure
telefonoan edo ordenagailua, soinu sistema edo
telebista bezalako beste gailu bateragarrietan ikusi
eta erreproduzitzeko, Etxeko media aplikazioa ere
erabil dezakezu.
Telefonoko multimedia fitxategiak sareko beste gailu
batean erakusteko, adibidez, Argazkiak aplikazioan,
hautatu fitxategi bat,
Aukerak
>
Erak. etxeko sare
bidez
eta gailua.
Etxeko sarean telefonoaren WLAN funtzioa
erabiltzeko, etxeko WLAN konexio izan behar duzu eta
UPnP konexioarekin bateragarriak diren gailuak
konektatu behar dituzu bertara.
Zure etxeko sarea konfiguratu ondoren, argazkiak,
musika eta bideoak zure lagunekin eta familiarekin
partekatu ahal izango dituzu etxean. Zure multimedia
fitxategiak multimedia zerbitzari batean gorde edo
etxeko zerbitzari bateragarri batetik berreskuratu ahal
izango dituzu. Telefonoan gordetako musika
erreproduzitu ahal izango duzu DLNA ziurtagiria duen
etxeko estereo sistema erabiliz eta erreprodukzio
zerrendak eta bolumen maila zuzenean telefonoarekin
kontrolatu ahal izango dituzu. Telefonoaren
kamerarekin egindako argazkiak telebista pantaila
bateragarri batean ikusi ahal izango dituzu,
erreprodukzioa telefonoarekin WLAN sarearen
bitartez kontrolatuz.
Etxeko sareak WLAN konexioaren segurtasun
ezarpenak erabiltzen ditu. WLAN azpiegiturako sare
batetan, etxeko sarearen funtzioa erabili eta WLAN
sargunea eta kodeketa gaitu.
93
Etxeko sarea
Telefonoa etxeko sarera konektatuko da gailu
bateragarri baten konexio eskaera onartzen baduzu
edo telefonoan multimedia fitxategiak ikusi,
erreproduzitu edo kopiatzen badituzu, baita beste
gailuak bilatzen badituzu ere.