Nokia N86 8MP - Bideoi partekatze ezarpenak

background image

Bideoi partekatze ezarpenak

Bideo partekatze ezarpenak doitzeko, aukeratu

Menua

>

Tresnak

>

Ezarpenak

eta

Konexioa

>

Bideo partek.

.

Bideo partekatzea ezartzeko, pertsonarteko eta UMTS

konexio ezarpenak beharrezkoak dira.

Pertsonarteko konexio ezarpenak

Pertsonarteko konexioa session initiation protocol

(SIP) bezala ere ezagutzen da. Bideo partekatzea

erabiltzen hasi baino lehen SIP profilaren ezarpenak

telefonoan konfiguratu behar dira. Zure zerbitzu-

hornitzaileari SIP profil ezarpenak eskatu eta

telefonoan gorde itzazu. Zerbitzu-hornitzaileak

ezarpenak bidali edo beharrezko parametroen

zerrenda bat eman diezazuke.

Kontaktu bati SIP helbide bat gehitzeko:

1.

Aukeratu

Menua

>

Kontaktuak

.

2.

Kontaktua aukeratu edo kontaktu berri bat sortu.

3.

Aukerak

>

Editatu

aukeratu.

4.

Aukerak

>

Xehetasuna gehitu

>

Partekatu

bideoa

aukeratu.

5.

SIP helbidea erabiltzaileizena@domeinuarenizena

formatuan idatzi (IP helbide bat erabili dezakezu

domeinu baten izena ordez).
Kontaktuaren SIP helbidea ez badakizu,

hartzailearen telefono zenbakia sartzen saia

zaitezke herrialdeko aurrezenbakiarekin bideoa

partekatzeko (sarearen zerbitzu-hornitzaileak

onartzen badu).

UMTS konexioaren ezarpenak

Zure UMTS konexioa konfiguratzeko:

UMTS sare bat erabiltzeko akordio bat ezartzeko jo

ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Zure gailuko UMTS sarguneko konexioaren

ezarpenak zuzenki konfiguratuta daudela ziurtatu.

Ezarpenei buruzko Informazio gehiago jasotzeko jo

ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.