Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat beharrezkoa
da. Bideo partekatzea erabiltzeko duzun ahalmena
UMTS sarearen eskuragarritasunaren araberakoa da.
Zerbitzuaren, UMTS sare eskuragarritasunaren eta
zerbitzua erabiltzeagatik aplikatutako tarifen
inguruko informazio gehiagorako, jo zure zerbitzu
hornitzailearengana.
Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu hurrengoa:
●
Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dago.
120
Deitu
●
UMTS konexio aktibo bat daukazu eta UMTS sarearen
estalduran zaude. UMTS sarea bideoa partekatu
bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo
da baina ahots deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
●
Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta
daude. Norbait partekatze saio batera gonbidatzen
baduzu eta hartzailearen telefonoa UMTS sarearen
estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua
ez badauka edo pertsonarteko konexioa ezarria ez
badu, hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko.
Hartzaileak gonbidapena ezin duela onartu
adierazten duen errore mezu bat jasoko duzu.