Ahots deiak
1.
Egonean moduan idatzi zenbakia, lurraldearen
kode eta guzti. Zenbaki bat ezabatzeko, C sakatu.
Nazioarteko deietan, * bi aldiz sakatu + karakterea
lortzeko (honek nazioarteko aurrezenbakia
ordezkatzen du) eta herrialdearen aurrezenbakia,
lurraldearen aurrezenbakia (beharrezkoa izanez
gero, hasierako zeroa kendu) eta telefono zenbakia
sartu.
2.
Deia egiteko, deitzeko tekla sakatu.
3.
Deia amaitzeko (edo dei saiakera ezeztatzeko),
amaitu tekla sakatu.
Bukatu tekla sakatuz dei bat amaitzen da, nahiz eta
beste aplikazioren bat irekita egon.
Kontaktuak ataletik dei bat egiteko, hautatu
Menua
>
Kontaktuak
. Nahi duzun izenera mugitu edo izenaren
lehenengo letrak bilaketa eremuan idatzi. Kontaktuari
deitzeko, deitzeko tekla sakatu. Kontaktu batean
zenbaki ugari gorde badituzu, zerrendatik nahi duzun
zenbakia aukeratu eta deitzeko tekla sakatu.