Ahots bidezko markatzea
Gailuak automatikoki ahots-etiketa bat sortzen du
kontaktuentzako. Sintetizatutako ahots-etiketa
entzuteko, hautatu kontaktu bat eta
Aukerak
>
Ahots-etiketaren xehet.
. Kontaktu xehetasun batera
joan eta hautatu
Aukerak
>
Erreprod. ahots-
etiketa
.
Dei bat egin ahots-etiketa baten bidez
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila
izan daiteke ingurune zaratatsu batean edo larrialdi
batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen
ahotsez markatutako deietan fidatzea.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean,
bozgorailua erabiltzen da. Eutsi telefonoa zugandik
distantzi laburrean ahots-etiketa ahoskatzerakoan.
1.
Ahots markatzea hasteko, hasierako pantailan
eduki sakatuta deitzeko tekla. Aurikular bateragarri
bat aurikularraren teklarekin eransten bada, eduki
sakatuta ahots bidezko markatzea hasteko
aurikularraren tekla.
2.
Tonu labur bat entzungo da eta
Hitz egin orain
agertuko da. Esan argi kontaktuari dagokion izena.
3.
Telefonoak ezagututako kontaktuaren
sintetizatutako ahots-etiketa bat erreproduzitzen
du aukeratutako hizkuntzan, eta izena eta zenbakia
erakusten ditu. Ahots markatzea ezeztatzeko,
aukeratu
Irten
.
Izen batek telefono zenbaki bat baino gehiago badu,
izena eta zenbaki mota esan dezakezu ere, hala nola
mugikorra edo telefonoa den.