Masa memoria formateatu
Masa memoria berriz formateatzerakoan, memorian
gordetako datu guztiak behin betirako galduko dira.
Memoria osagarria formateatu aurretik, gorde nahi
dituzun datuen segurtasun kopiak egin. Datuen
segurtasun kopiak PC bateragarri batean egiteko,
Nokia Ovi Suite edo Nokia Nseries PC Suite aplikazioak
erabil ditzakezu. Eskubide digitalen kudeaketarako
(DRM) teknologiek datuen kopiak berreskuratzea
eragotz dezakete. Zure edukien DRMaren erabilpenari
buruzko informazio gehiago jasotzeko zure zerbitzu-
hornitzailearengana jo ezazu.
Masa memoria formateatzeko
Aukerak
>
Format.
memor. masiboa
aukeratu. Ez formateatu masa
memoria ordenagailuaren softwarearekin honen
jarduera kalte dezake eta.
Formateatzeak ez du masa memoria unitatean
gordetako datu konfidentzial guztiak behin betiko
ezabatu direnik bermatzen. Formateatze estandarrak
formateatutako eremua leku libre moduan markatu
eta fitxategiak berriro aurkitzeko helbideak ezabatuko
ditu bakarrik. Formateatutako edo gainidatzitako
datuak berreskuratzea posible izan liteke oraindik
berreskuratze tresna eta software bereziarekin.