Arazoak bilatu eta konpondu
Maiz egiten diren galderak ikusteko, produktuaren
laguntza zerbitzua bisitatu www.nseries.com/
support helbidean.
G: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen
pasahitza?
E: Blokeo kode lehenetsia 12345 da. Blokeo kodea
ahazten baduzu, jo telefonoaren hornitzailearengana.
PIN edo PUK kodea ahazten baduzu, edo kodea
oraindik jaso ez baduzu, jo zure zerbitzu
hornitzailearengana. Pasahitzei buruzko informazio
gehiago jasotzeko, jo zure sargune
hornitzailearengana, adibidez, Interneteko zerbitzu
hornitzaile komertziala (ISP) edo sare zerbitzu
hornitzailea.
G: Nola itxi dezaket erantzuten ez duen
aplikazio bat?
E: Sakatu eta eutsi sakatuta menu tekla. Aplikazio bat
ixteko, mugitu bertara eta sakatu C. C sakatzen baduzu
ez da Musika erreproduzitzailea itzaliko. Musika
erreproduzitzailea ixteko, hautatu zerrendan eta
hautatu
Aukerak
>
Irten
.
G: Zergatik ez dira argazkiak garbi ikusten?
E: Egiaztatu kamerako objektiboaren leiho babesleak
garbi daudela.
G: Zergatik agertzen dira xahutu, kolorerik
gabeko edo biziegiak diren puntuak pantailan
telefonoa pizten dudan bakoitzean?
E: Hau pantaila mota honen ezaugarri bat da. Zenbait
pantailak piztuta edo itzalita mantentzen diren pixel
edo puntuak eduki ditzakete. Hau normala da, ez da
matxura bat.
G: Zergatik ezin du nire telefonoak GPS konexio
bat ezarri?
E: GPS, GPS hartzaile, satelite seinale eta kokapenei
buruzko informazio gehiago erabiltzailearen gida
honetan lor dezakezu.
G: Zergatik ezin dut aurkitu nire lagunaren
telefonoa Bluetooth konexioa erabiltzen
dudanean?
E: Egiaztatu bi telefonoak bateragarriak direla,
Bluetooth konexioa aktibatua daukatela eta modu
ezkutatuan ez daudela. Egiaztatu bi telefonoen arteko
distantzia 10 metro (33 oin) baino handiagoa ez dela
eta telefonoen artean hormarik edo bestelako
oztoporik ez dagoela.
163
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
G: Zergatik ezin dut Bluetooth konexio bat
amaitu?
E: Beste telefono bat zure telefonora konektatua
badago, konexioa beste telefonoa erabiliz edo
Bluetooth konexioa desaktibatuz amai dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Tresnak
>
Konektibitat.
>
Bluetootha
eta
Bluetootha
>
Desaktibatu
.
G: Zergatik beste telefonoak ezin du nire
telefonoan gordetako fitxategirik ikusi etxeko
sarean?
E: Ziurtatu etxeko sare ezarpenak konfiguratu dituzula,
edukia partekatzea piztuta dagoela zure telefonoan
eta beste telefonoa UPnP-rekin bateragarria dela.
G: Zer egin dezaket nire etxeko sare konexioa
ez badabil?
E: WLAN konexioa ordenagailu bateragarrian eta
telefonoan itzali, eta berriz piztu. Honek ez badu
laguntzen, berrabiarazi ordenagailu bateragarria eta
telefonoa. Konexioa oraindik ez badabil,
birkonfiguratu WLAN ezarpenak bai zure ordenagailu
bateragarrian baita telefonoan ere.
G: Zergatik nire telefonoan ezin dut
ordenagailu bateragarria ikusi etxeko sarean?
E: Ordenagailu bateragarrian suebaki aplikazioa
erabiltzen ari bazara, etxeko multimedia zerbitzariak
kanpoko konexioa erabiltzen uzten duela egiaztatu
(suebaki aplikazioaren salbuespen zerrendan Etxeko
multimedia zerbitzaria gehi dezakezu). Suebaki
ezarpenetan, suebaki ezarpenak trafikoa ondorengo
ataketara baimentzen duela egiaztatu: 1900, 49152,
49153 eta 49154. WLAN sargunea duten zenbait
telefonok suebaki bat dute inkorporatuta. Kasu
horietan, egiaztatu sargunea duen telefonoko
suebakiak ondorengo ataka hauetan trafikoa
blokeatzen ez duela: 1900, 49152, 49153 eta 49154.
Egiaztatu telefonoko eta ordenagailu bateragarriko
WLAN ezarpenak berdinak direla.
G: Zergatik ezin dut hari gabeko LAN (WLAN)
sargune bat ikusi nahiz eta bere eremuan egon?
E: WLAN sarguneak ezkutatutako zerbitzu
identifikatzaile bat (SSID) erabil dezake. Ezkutatutako
SSID erabiltzen duten sareetara sartzeko SSID egokia
ezagutu behar da eta sarerako WLAN Interneteko
sargune bat zure Nokia telefonoan sortzea
beharrezkoa da.
G: Nola itzal dezaket haririk gabeko LAN (WLAN)
aplikazioa nire Nokia telefonoan?
E: WLAN aplikazioa Nokia telefonoan kasu hauetan
itzaltzen da: konektatzen saiatzen ez bazara, beste
sargune batean konektatua ez bazaude edo
eskuragarri dauden sareetan bilatzen ez baduzu.
Bateriaren kontsumoa gehiago murrizteko, Nokia
telefonoak atzealdean eskuragarri dauden sareak ez
eskaneatzea edo horren maiz ez eskaneatzea zehatz
164
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
dezakezu. WLAN aplikazioa itzaltzen da atzealdeko
bilaketen bitartean.
Atzealdeko bilaketen ezarpenak aldatzeko:
1.
Hautatu
Menua
>
Tresnak
>
Ezarpenak
eta
Konexioa
>
Hari gab. LANa
.
2.
Atzealdeko bilaketen arteko denbora tartea
luzatzeko, egokitu denbora
Sareak bilatu
atalean.
Atzealdeko bilaketak amaitzeko,
WLAN eskurag.
erakutsi
>
Inoiz ez
aukeratu.
3.
Zure aldaketak gordetzeko,
Atzera
sakatu.
WLAN eskurag. erakutsiInoiz ez
-en ezartzen
denean, WLAN eskuragarritasunaren ikonoa ez da
agertzen egonean moduan. Hala ere, WLAN sare
eskuragarriak eskuz bila daitezke eta WLAN
sareetara betiko moduan konekta daiteke.
G: Nola gorde ditzaket nire datuak ezabatu
aurretik?
E: Datuak gordetzeko, erabili Nokia Ovi Suite edo Nokia
Nseries PC Suite ordenagailu bateragarri batekin
datuak sinkronizatzeko edo bertan segurtasun kopia
bat egiteko.Bluetooth konexioaren bidez ere datuak
bidal ditzakezu gailu bateragarri batera.Datuak
bateragarria den memoria txartel batean gorde
ditzakezu ere bai.
G: Zer egin memoria beteta badago?
E: Gailuaren memoria edo masa memoriako
elementuak ezabatu. Zure gailuak
Ez dago eragiketa
egiteko adina memoriarik. Lehenik, datu batzuk
ezabatu.
edo
Memoria gutxi libre. Telefono
memorian datuak ezabatu.
oharra erakusten badu
aldi berean hainbat elementu ezabatzen ari zarenean,
elementuak banan banan ezabatu txikienetatik hasita.
G: Zergatik ezin dut nire mezurako kontaktu bat
hautatu?
E: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki,
helbide edo helbide elektronikorik. Hautatu
Menua
>
Kontaktuak
eta dagokion kontaktua eta editatu
kontaktuaren txartela.
G: Nola amai dezaket datu konexioa telefonoak
behin eta berriz datu konexioa hasten badu?
E: Baliteke telefonoa multimedia mezuen zentrotik
halako mezu bat berreskuratzen saiatzen aritzea.
Telefonoak datu konexio bat egitea eragozteko,
hautatu
Menua
>
Mezularitza
eta
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Multimedia mezua
>
Multimedia
berreskuratz.
eta hautatu
Eskuzkoa
multimedia
mezu zentroak beranduago berreskuratuko diren
mezuak gorde ditzan, edo
Desaktibatu
sarrerako
multimedia mezu guztiak ezikusteko.
Eskuzkoa
hautatuz gero, jakinarazpen bat jasoko duzu
multimedia mezu zentroan mezu bat jasotakoan.
Desaktibatu
hautatuz gero, telefonoak ez du
multimedia mezularitzarekin erlazionatutako sare
konexiorik egingo. Telefonoak datu-paketeen
konexioa behar duen aplikazio edo ekintza bat hasten
165
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
duzun kasuetan bakarrik erabiltzea nahi baduzu,
hautatu
Menua
>
Tresnak
>
Ezarpenak
eta
Konexioa
>
Pakete-datuak
>
Pakete datuen
konexioa
>
Behar denean
. Honek laguntzen ez
badu, telefonoa itzali eta berriz piztu.
G: Zergatik ditut arazoak telefonoa nire
ordenagailura konektatzeko?
E: Ziurtatu Nokia Ovi Suite edo Nokia Nseries PC Suite
aplikazioen azken bertsioa daukazula eta ordenagailu
bateragarrian instalatuta eta abiarazita dagoela.
Nokia Ovi Suite edo Nokia Nseries PC Suite-n erabilerari
buruzko informazio gehiago lortzeko, begiratu
aplikazioaren laguntza edo zoaz Nokiaren laguntza
zerbitzura.
G: Erabil al dezaket nire gailua fax modem bat
bezala ordenagailu bateragarri batean?
E: Ezin duzu zure gailua fax modem gisa erabili. Hala
ere, dei desbideraketarekin (sareko zerbitzua),
sarrerako fax deiak beste fax zenbaki batera desbidera
daitezke.
166
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu