Aplikazioak eta softwarea instalatu
Instalazio-fitxategiak telefonora bidal ditzakezu,
ordenagailu bateragarri batetatik, arakatzen ari
zarenean deskarga ditzakezu, multimedia-mezu gisa
jaso, mezu elektroniko batean eranskin gisa jaso, baita
bestelako konektagarritasun-metodoak erabilita lortu
ere, adibidez, Bluetooth bidez. Nokia Application
Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite
programarekin telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
143
Apli
ka
zi
oak
Aplikazio kudeatzailearen aplikazioek ondorengoak
adierazten dituzte:
.sis edo .sisx aplikazioa
Java™ aplikazioa
aplikazioa ez da guztiz instalatu
aplikazioa masa memorian instalatu da
aplikazioa memoria-txartelean instalatu da
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako
aplikazio eta softwareak soilik instalatu eta erabili.
Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba
gainditu dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
●
Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzaile edo
egilea jakiteko,
Aukerak
>
Xehetasunak ikusi
aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren
xehetasunak ikusteko, hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Xehetasunak ikusi
.
●
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten
eguneratze edo konponketa fitxategi bat
instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, jatorrizko fitxategia edo
ezabatutako software paketearen babeskopia izan
beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, aplikazioa ezabatu eta aplikazioa
berriro instalatu, jatorrizko instalazio fitxategia edo
babeskopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak
instalatzeko. Hau falta bada, baliteke gailuak
deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez
bada sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko
zaizu. JAR fitxategia deskargatzean, baliteke
erabiltzaile-izena eta pasahitza behar izatea
zerbitzarian sartzeko. Hauek aplikazioaren
hornitzaile edo fabrikatzaileak emango dizkizu.
Software edo aplikazio bat instalatzeko, ondorengo
pausoak jarraitu:
1.
Instalazio-fitxategi bat aurkitzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplik. kudtz.
. Bestela,
bilatu instalazio-fitxategiak Fitxategi
kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza
>
Sarrera
ontzia
eta ireki instalazio-fitxategia duen mezua.
2.
Aplikazio kudeatzailean,
Aukerak
>
Instalatu
aukeratu. Beste aplikazioetan, hautatu instalazio-
fitxategia eta abiarazi instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio
prozesuaren berri emango dizu. Sinadura edo
ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen
baduzu, telefonoak ohar bat erakutsiko dizu.
Instalazioarekin jarraitu, aplikazioaren jatorria eta
edukia seguruak direla dakizunean soilik.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, hautatu
aplikazioa. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik
144
Apli
ka
zi
oak
ezarrita, menu nagusiko Instalazioak aukeran
instalatuta egongo da.
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
aukerara joan instalatu
edo ezabatu diren softwareak eta instalazio edo
ezabatze datak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako
aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero,
telefonoaren jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak
funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak
instalatu eta gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx)
telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiek
memoria handia har dezakete, beste fitxategi batzuk
gordetzea eragotziz. Behar adina memoria izateko,
erabili Nokia Ovi Suite instalazio fitxategien
segurtasun kopia PC bateragarri batean gordetzeko
eta ezabatu instalazio fitxategiak telefonoko
memoriatik fitxategi kudeatzailea erabiliz..sis
fitxategia mezu baten eranskina bada, ezabatu mezua
postontziko Mezularitza postontzitik.