Nokia N86 8MP erabiltzailearen gida
Argitalpena 3
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
ONESPEN ADIERAZPENA
Honen bidez, NOKIA CORPORATIONek adierazten du RM-484 telefonoak 1999/5/EC Arteztarauko oinarrizko baldintzak eta
dagozkion gainerako xedapenak betetzen dituela . Onespen-adierazpen horren kopia bat http://www.nokia.com/phones/
declaration_of_conformity/ helbidean aurki daiteke.
Nokia, Nokia Connecting People, Nseries, N86, Nokia Original Accessories logotipoa eta Ovi Nokia Corporation-en marka komertzial edo erregistratuak dira.
Nokia doinua Nokia Corporation-en soinu-marka bat da. Hemen aipatutako gainerako produktu edo enpresen izenak jabeak dituzten merkatal marka edo
izenak izan daitezke.
Galarazita dago dokumentu honen edukia, zatika nahiz osorik, kopiatzea, igortzea, zabaltzea edo gordetzea, edozein modutan, Nokia konpainiak aldez aurretik
idatzizko baimenik ematen ez badu. Nokia konpainiak etengabeko garapen politika bat du. Nokia konpainiak dokumentu honetan deskribatutako edozein
produktutan aldaketak eta hobekuntzak egiteko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik horren berririk eman gabe.
This product includes software licensed from Symbian Software Ltd ©1998-2010. Symbian and Symbian OS are trademarks of Symbian Ltd.
Java and all Java-based marks are trademarks or registered trademarks of Sun Microsystems, Inc.
Portions of the Nokia Maps software are ©1996-2010 The FreeType Project. All rights reserved.
Produktu honek MPEG- 4 Visual Portfolio License-ek emandako lizentzia du (i) jarduera pertsonal eta ez komertzialetan ari den kontsumitzaile batek MPEG- 4
Visual Standard-en arabera kodetutako informazioarekin erlazionatutako erabilpen pertsonal eta ez komertzialerako eta (ii) lizentziadun bideo hornitzaile
batek emandako MPEG-4 bideoarekin erabiltzeko. Lizentzia batik ez da emango edo engaiatuko beste edozein erabilpenerako. Argibide gehigarriak, sustapena,
barne edo erabilpen komertzialekin zerikusia dutenak barne, MPEG LA, LLC-tik lortu daitezke. Ikusi http://www.mpegla.com.
LEGEAK ONARTZEN DUEN NEURRIRIK HANDIENEAN, NOKIA EDO BERE BESTE EDOZEIN BAIMEN HORNITZAILEK EZ DU INONDIK INORA ERANTZUKIZUNIK IZANGO, EDOZEIN
DATU EDO IRABAZIEN GALERAGATIK EDO EDONOLA SORTUTAKO KALTE BEREZI, USTEKABEKO, ONDORIOZKO EDO ZEHARKAKOENGATIK.
Telefonoarekin batera emandako aparteko aplikazioak, Nokia taldekoak ez diren edo Nokiarekin zerikusirik ez duten pertsona edo erakundeek sortuak eta
haien jabetzakoak izan daitezke. Nokiak ez du beste aplikazio horien copyright edo jabetza intelektualen gain inolako eskubiderik. Beraz, Nokiak ez du inolako
erantzukizunik hartzen azken erabiltzaileei laguntzeko orduan, aplikazioen funtzionalitatean, ez eta aplikazio edo material hauei buruzko informazioari
dagokionez. Nokiak ez du inolako bermerik ematen aplikazio hauentzat.
APLIKAZIO HORIEK BERE HORRETAN EMAN ZAIZKIZULA ONARTZEN DUZU, ERABILTZEAZ, APLIKAZIO HORIEK, INOLAKO BERME ESPLIZITU EDO INPLIZITURIK GABE, ETA
LEGEAK BAIMENTZEN DUEN NEURRIAN. ERA BEREAN, EZ NOKIAK EZ BERE TALDEKOEK EZ DIZUTELA INOLAKO BERME ESPLIZITU EDO INPLIZITURIK ESKAINI EDO AURKEZTU
ONARTZEN DUZU HONAKO ALDERDI HAUEI DAGOKIENEZ: (EZ HORIEI BAKARRIK, ORDEA): JABEGO BERMEAK, HELBURU JAKIN BATERAKO SALEROSTEKO AUKERA EDO
EGOKITASUNA ETA APLIKAZIOAK BESTE INOREN PATENTERIK, COPYRIGHTIK, MERKATARITZA MARKARIK EDO BESTELAKO ESKUBIDERIK EZ URRATZEN EZ DUELA, BESTEAK
BESTE.
DOKUMENTU HONEN EDUKIAK "BERE HORRETAN" HORNITZEN DIRA. LEGEAK ESKATZEN DUENETIK AT, DOKUMENTU HONEN ZEHAZTASUNARI, FIDAGARRITASUNARI EDO
EDUKIARI DAGOKIONEZ EZ DA INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ ESPLIZITU EZ INPLIZITUKI, SALEROSGARRITASUN ETA HELBURU JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI
DAGOZKION BERMEAK BARNE, BAINA HAUETARA MUGATU GABE. NOKIA KONPAINIAK, EDONOIZ ETA AURRETIK OHARTARAZI GABE DOKUMENTU HAU BERRIKUSI EDO
ERRETIRATZEKO ESKUBIDEA GORDETZEN DU.
Telefonoaren softwarearen alderantzizko ingeniaritza debekatuta dago aplikagarriak diren legeen mugen barruan. Erabiltzailearen gida honetan aipatutako
Nokia konpainiaren adierazpen, berme, kalte eta erantzukizunei dagokien mugek Nokia konpainiaren baimen hornitzaileen adierazpen, berme, kalte eta
erantzukizunak ere mugatuko dituzte.
Produktu zehatzak eta produktu horientzako aplikazio eta zerbitzuak eskuratzeko aukera herrialde batetik bestera alda daiteke. Jo ezazu zure Nokia
hornitzailearengana dauden produktu eta hizkuntzen aukeren berri izateko. Telefono honek Amerikako Estatu Batuetako eta beste herri batzuetako esportazio
lege eta arauak bete behar dituzten osagai, teknologia edo softwarea izan ditzake. Debekatuta dago legea urratzea.
FCCren eta Kanadako Industria Sailaren oharra
Zure telefonoak irrati eta telebista interferentziak sor ditzake (telefonoa hargailu elektroniko batetik oso gertu erabiltzen denean, adibidez). FCCk edo Kanadako
Industria Sailak zure telefonoa erabiltzeari uzteko eska diezazukete, interferentzia horiek ezabatzerik ez balego. Laguntzarik behar izanez gero, zure inguruko
zerbitzu-gunera jo. Telefono honek FCC-ko araudiaren 15. atala betetzen du. Telefonoa erabiltzeko bi baldintza hauek bete behar dira: (1) interferentzia
kaltegarririk ez eragitea eta (2) jasotako interferentzia guztiak onartzea, nahi ez diren eragiketak sor ditzakeenak barne. Nokiak argiro onartzen ez duen
aldaketarik eginez gero, erabiltzaileak ekipamendu hau erabiltzeko baimena gal lezake.
/Argitalpena 3 EU